martes, 26 de octubre de 2010

Ferminek ahal badu...

 
Naiz eta euskeraz kantu pila bat izan, egia da zerbait bastertuta dugula hizkuntzaren kontua. Kantu gehienak erderaz irtetzen dira eta taldearen dinamika ikusita, zaila izango da egoera hau aldatzea, denbora eta esfortzu gehiegi eskatzen bait du. Euskerazko kantuak gainera, eta ez dakit zergatik, maila kaxkarragoa edukitzen dute bai letra aldetik, bai musika aldetik. Horrela gauzak, orain arte ez dugu "hit" bat lortu euskeraz, baina gauzak aldatzera doaz gure azken kantu sorta honekin. Azkenik, 13 urte pasa eta gero heldu da gure lehenengo "hit"-a. Eta izenburuan esaten dudan bezala, Ferminek euskeraz idatzitako eleberri batekin hainbat sari jasotzen ari bada, zergatik ezin dugu guk "Euskadi Gaztea"ko listetan gailurreraino heldu. Zorionak Fermin, bihotzez.

Listan instrumental bat ere sartu dut eta, bukatzeko, asteburu honetan ikustera noan John Hiatt handiaren bertsio bat, sekula jotako punteo txarrenarekin.
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario