lunes, 30 de abril de 2012

Biodiskografiak


Iban Zalduaren "Biodiskografiak" ipuin liburua nabil irakutzen tarteka eta guztiz gomendagarria dela esan behar dut. Adin bateko musikazaleentzat oroitzapenez beteriko liburuxka eta gaztientzat nahitaezko diskoen gida bezala erabilitzeko moduko zerrenda. Ipuinak engantxatu egin naute, eta kumuneko jarrialdi baten irakurteko modukoa da bakoitza. Behar beharrezkoa.

Jarraitu dezagun gurearekin, nahiko atzeratuta gabiltza eta. Gaur igoten dudan kanta sorta 2011ko azkenak dira (uste dut, nahiko galduta nabil dagoeneko) eta bertan "hit" berri bat ere azaltzen zaigu. "Joxe" kantak kutxu rockanrollero tabernario du eta nahiz eta hau lehenengo bersioa izan (beno, pare bat daude kantu berdinena) ikusten da potenziala duela ("Joxe, vuelve otra vez al bar, que quedan muchas rondas por pagar"). Onak izan,